XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beharbada ez dinat sexurik.

- Horixe bera! - esan zuen Yvettek - .

Beharbada ez dinagu ez hik eta ez nik.

Beharbada ez dinagu benetako sexurik, gizonekin harremanak izateko.

- Izugarria zirudin horrela esanda: gizonekin harremanak izan! - esan zuen Lucillek nazkaz - .

Ez zain iruditzen gorrotagarria gizonekin era horretako harremanak izatea?

Nik uste, pena handia dun sexua izatea!

Askoz hobe huke gizon eta emakume izatea, horrelako gauzarik gabe.

Yvette pentsatzen geratu zen.

Han hondoan urrunean zegoen ijitoaren irudia, Yvettek Hain eguraldi traidorea dago! esan zionean jiratu eta begiratu zionekoa.

Pedro oilarrak jo zuenean bezala sentitu zen Yvette, ijitoa ukatu zuenean.

Edo hobeto esan, ez zuen ijitoa ukatu; edozein modutara, ez zion axola hark zer paper jokatzen zuen.

Bere izatearen alderdi izkuturen bat zen Yvettek ukatu zuena: modu misteriotsu eta aitorrezinez ijitoari erantzuten zion alderdia.

Eta oilar beltz dizdiratsu estraino bat zen Yvetteri isekaz kukurruku jo ziona.

- Bai! - esan zuen Yvettek lausoki - .

Bai!

Sexua gogaimen izugarria dun, Lucille.

Ez dunanean, beharra sentitzen dun, nolabait esan.

Eta dunanean, edo baldin badun - burua jaso eta sudurra zimurtu zuen destainaz - gorroto dion.

- Ba, ez zekinat! - esan zuen Lucillek - .

Uste dinat gustatuko litzaidakeela gizonen batekin izugarri maiteminduta egotea.

- Hori uste dun! - esan zuen Yvettek, berriro sudurra zimurtuz - .

Baina baldin bahengo, ez huke usteko.

- Hik nola dakin? - galdetu zuen Lucillek.

- Beno, jakin ez zekinat - esan zuen Yvettek - .

Baina hori uste dinat!

Bai, hori uste dinat!

- Bai, oso litekeena dun! - esan zuen Lucillek nazkaz - .

Eta nolanahi ere batek bazekin ziur egunen batean maiteminduta egoteari utziko diola, eta hori nazkagarrikeria hutsa dun.

- Bai - esan zuen Yvettek - .

Arazo bat dun.

Doinutxo bat kanta-marmariatu zuen.